04/02/2021
Ez adiorik Mayi
neguko asteazken goxo batean...
atzo.
Jende andana bat hor bildua
herri xoko batean, eliza aldean...
Mayi-ren ehorzketak dira,
Mayi, 92 urte...
Mementu honek
oroitzapen ainitz berpiztu dizkigu ainitzen buruan...
Oroitzapen hauen artean, bat... latza, gogorra...
Filipek mezan aipatzen duen "ximiko" hori...
ainitzen tripa zolan...
Ta bitxi da bainan... gisa batez,
hor da!
Hor da bere amaren ehorzketetan
duela 38 urte desagertu semea...
edo ... batzuk desagertarazi semea...
Hor da present guzien buruan,
ainitzen bihotzean!
Zonbat sufrimendu Mayi-rentzat egia ez jakitea!
Ta ze krudeltasun eta putrunkeri
Popo hil eta desagertarazi duten partetik!
...
Bostak dira,
denok, bakotxa gure aldera sartzeko ordua dugu...
Ainitzen buruan... bete behar bat...
Mayi-rentzat, Popo-ren amarentzat,
egiaren bilatzea segitu behar dugu!
Ez adiorik Mayi
Popo, maite zaitugu azkar!
Jean Mixel Dirassar
13:37 | Lien permanent | Commentaires (0)