07/08/2012
Duela 29 urte...
AGUR ETA OHORE POPO
Nafartar dantzari, antzerkilari
Hirekin Xirrixtimirrixtin egina irri
Heletatik Baigorrira dantzari
Hire Baztango mutil dantza oraindik hari
Mayiren babespean gintukelarik
Agerrebeheriako sukaldean gure gosari
Agorrila zuken, uda erdi-erdian
Neguko haize basati zakar batek ereman hau
Hire gorputza ezin aurkituz ibilki gaituk
Hire itzala hor dugularik gure aintzinian
Hire gaztetasun ametsari
Eman hion hik ere hatsa borrokabideari
Euskal herria hire maitagarri
Askatasuna lotua hire hesteeri
Beldur hotza gaindituz odolari
Hire bizia eman duk Euskal Herriari
Agorrila zuken, uda erdi-erdian
Neguko haize basati zakar batek ereman hau
Hire gorputza ezin aurkituz ibilki gaituk
Hire itzala hor dugularik gure aintzinian
Landesetako zepoan erori
Han oihanaruntz azken aldikoz ikusirik
Oihan itsasbazter guziak irauli
Hilerriak ere ditiagu gauez itzuli
Nun daukate Popo lurperaturik
Nork erantzunen dik “nun da Popo” galdeari
Agorrila zuken, uda erdi-erdian
Neguko haize basati zakar batek ereman hau
Hire gorputza ezin aurkituz ibilki gaituk
Hire itzala hor dugularik gure aintzinian
Ttotte Etxebeste
10:35 | Lien permanent | Commentaires (0)